Gizarte konpromisoa

Obras Especiales taldearen bidez komunitate osoarentzat interesgarriak diren gizarte ekimenak sustatzen eta babesten ditugu, bai eta haietan parte hartu ere, hartara gure gizartea gara dadin laguntzeko. 

 

Elkarlanean aritzen gara entitate eta enplegurako zentro bereziekin, hainbat gizarte ekimenen edo kirol entitateren babesletzarako eta mezenasgorako programak burutzen ditugu, eta ekintzak burutzen ditugu gure taldeak gizarte erantzukizunaren garrantziaren kontzientzia har dezan.

Urtetan zehar, hainbat entitate sozialekin kolaboratu dugu, hala nola Ilundain Haritz - Berri Fundazioa, Tasubinsa, Coprin, COAR, Gupost, Eurolan eta AECC-ekin.

Obras Especiales taldean zenbait kultura eta kirol entitaterekin elkarlanean aritzen gara babesletza eta mezenasgo programen bidez. Hainbat urtetan Kursaal Fundazioarekin, Donostiako Jazzaldiarekin, Nafarroa Oinezarekin, Uharteko Arte Garaikideko Zentroarekin, Huesca eskubaloi klubarekin, emakumezkoen UNB saskibaloi klubarekin, Dunboa Eguzki klubarekin, Arteaga Derio klubarekin eta abar luze batekin. 

Halaber, gizarte erantzukizuna bultzatzen duten foroetan gaude, adibidez, Nafarroako Gizarte Erantzukizunari buruzko Foroan, Institución Futuro think-tankean eta Moderna Fundazioan.