Errekonozimenduak

Erakundeek urte hauetan guztietan egin dugun gizarte lana aitortu dute eta horrek are harroago sentiarazten gaitu. 

  • Mutua Navarra-ren Enpresa Osasungarria zigilua berritu dugu.
  • “Saria bideo korporatibo onenari”, Nafarroako II. Komunikazio eta Publizitate Sarietan. 2018.
  • “FDN – La Caixa Gizarte Ekintza” 2018 Erronka Solidarioan parte hartu dugu
  • Mutual de Seguridad erakundeak 2013an Obechilek lan-arriskuen prebentzioaren arloan egindako lan bikaina onartu zuen eta “Mano a Mano” (Eskuz Esku) Kanpainan parte hartzeagatik enpresa saritu zuen.
  • APEMEC elkarteak 2013an hornitzaile nabariaren saria eman zion Obechileri Latinoamerikako Mini Hidro Azokan parte hartzeagatik.
  • Obechilek “Recycla E-Waste 2013” saria jaso zuen, birziklapen eta hondakin elektronikoen kudeaketaren alorrean egindako lanaren ondorioz.
  • Enpresa Konprometituaren Agiria. Mutual de Seguridad C.Ch.C (Txileko Eraikuntza Ganbara) erakundeak Advance Maila (maila aurreratua) aitortu zion 
  • Mutual de Seguridadek egindako ikuskaritzan Brontzezko Maila eskuratu zuen Obechilek
  • Obechilek egindako “Cines en Mall Quilín” proiektuak Urrezko Maila lortu zuen Mutual de Seguridaden ikuskaritzan
  • Mutua Navarrak Enpresa Osasungarria zigilua eman zion Obenasari. Sari horrek erakundearen barruan ohitura osasungarrien kultura ezartzen dutela, haren aldeko apustua egiten dutela eta kultura hori lortzeko inplikatu ere egiten direla frogatzen duten enpresak aitortzen ditu.
  • Obenasa Lan Sarreran izeneko programan parte hartzeagatik saritu dute. Lan Sarreran Ilundain Fundazioak sustatzen du gizarteko bazterkeria arriskuan dauden gazteak lan-munduan txertatzeko.
  • Ibercajak Obearagoni enpresa solidarioaren eta gizarte arloan arduratsuaren agiria eman zion banku entitateak Medicos Mundirekin batera antolatutako kanpo-merkataritza solidarioaren kanpainan parte hartzeagatik.
  • Obearagonek 2011n Huescako kirolaren festan Huescako eskubaloi kluba babestu zuelako eskertua izan zen.
  • 2011n Radio Marca irratiak eta ASDEk Obenasa saritu zuten Obenasa UNBren emakumezkoen saskibaloi taldea babesteagatik.
  • 2009. urtean Nafarroako Gobernuak Kirol Babesletzaren urrezko aipamena eman zion Obenasari; era horretan, enpresak bere ibilbidean kirol erakundeei emandako babesa aitortuz (eskolak, klubak, etab.).
  • 2009. urtean CEINek, Atana-k eta Nafarroako Gobernuak Grupo Obras Especiales taldeari proiektu teknologikorik onenaren IKT Klusterrari lehenengo saria eman zioten lan prozesuak hobetu, sistema informatikoak integratu eta Obenet izeneko intranet korporatiboa abian jartzeko egindako lanarengatik.