Baliabide teknikoak

Obrak burutzea ziurtatzen diguten makineria ekipo eta baliabide osagarrien aukera handia dugu. Baliabide tekniko horiek komunak dira, taldeko enpresa guztien esku daude eta obra bakoitzaren behar eta premien arabera erabiltzen dira. 

Baliabide horiek hainbat urtetan erosi dira, jarduketak sortutako beharrei erantzuteko, eta etengabe berritzen dira. Egun, parke mugikor moderno bat dugu: atzerakako hondeamakinak, buldozerrak, kamioiak, hormigoi-kamioiak, zapalgailuak, etab. 

Azken urteotan, teknologia berrietan etengabeko inbertsioa egin dugu eta komunikazio sareak eta IKT azpiegiturak hobetzeko programa bat ezarri dugu. Era horretan, 220 erabiltzaile urrutitik zerbitzari berera konektatuta egon daitezke, informazioa banatu dezakete eta erraztasunez komunikatu daitezke.

Konektibitatea, bikaintasuna eta sistema informatikoen berrikuntza gure estrategiaren giltza dira.