Obras Especiales

Eraikuntza-enpresa familiar bat gara, sektorean 39 urtetik gorako eskarmentua duena, eta honako enpresa hauek elkartuta sortu ginen: Obenasa, Obearagon, Oberioja, Obegisa eta Bikani.

Obras Especiales merkatu nazionalean aritzen da, eta obra zibileko eta eraikuntzako lanak egiten ditu.

Nazioarteko mailan, Txilen ari gara lanean 2008tik. Obechile espezializatuta dago zentral hidroelektrikoak egiteko lanetan, eta retail sektorearentzako eraikuntza-lanetan ere bai.

Gure ibilbide luzean zehar, mota guztietako bezeroentzat egin ditugu proiektuak, hala nola administrazio publiko, sozietate publiko eta bezero pribatuentzat, besteak beste; zenbait merkatutan egin ditugu, Espainian eta Latinoamerikan, eta modalitate desberdinetan, adibidez, kontrata, giltza eskura proiektuak edo administrazio-emakidak.