Abisu legala

Eskerrik asko gure web gunean sartzeagatik. 

Dokumentu honek Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. interneteko erabiltzaileei ematen dien zerbitzuaren erabilera arautzen du. Web gune hau erabiltzeak berekin dakar baldintza horiek onartzea, zeinak edozein unetan Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresak alda baititzakeen. 

Datuak babestea

Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresak web gunea bisitatzen duen pertsona orok emandako datuak konfidentzialtasun osoz erabiltzeko konpromisoa hartzen du. 

Datu guztiak fitxategi batean konfidentzialtasunez eta segurtasunez gordeko dira, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoari jarraiki. 

Une guztietan erabiltzaileak bere datuetan sartzeko aukera izango du, bai eta aldatu edo ezeztatzeko aukera izan ere. Horretarako, posta elektronikoa erabiliko du: obegisa@obrasespeciales.com

Datuen babesa: langileak hautatzea

Datu pertsonalen babesari buruzko lege organikoaren 5. artikuluak xedatzen duenaren arabera, jakinarazten dizugu zure datuak datuen babeserako Espainiako agentziaren fitxategi batean erregistratuko direla Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresaren erantzukizunarekin, hartara, langileak hautatzea ahalbidetzeko. Helarazi diguzun curriculuma jarduera berdina duten taldeko gainerako enpresei helarazi ahalko zaie, alegia, OBEARAGON, OBEGISA, OBENASA, BIKANI, OBERIOJA, OBECHILE eta ACTIVA; betiere haientzat interesgarria balitz eta kontrakoa adierazten ez badiguzu. 

Sarrera, zuzenketa, ezeztatze eta kontrakotasun eskubideak erabili ahal izango dituzu, honako helbidera idatziz: Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. Remiro de Goñi, 38 bajo - 31010 - Iruña (Nafarroa)

Jabetza intelektuala

Web gune hau eta bertako edukiak jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako zein nazioarteko legeak babestuta daude. 

Guztiz debekaturik dago jabetza hori osotasunean zein hein batean erreproduzitzea Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresaren berariazko baimen idatzirik gabe. 

34/2002 legeari buruzko informazioa

Informazioaren gizarteko zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legeak xedatutakoarekin bat eginez, honakoak dira web gune honetako informazio orokorrari buruzko datuak: 

Titularra: Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U.

Helbidea: Remiro de Goñi, 38 bajo - 31010 - Iruña (Nafarroa)  T.948 18 77 07 F.948 18 74 34

Posta elektronikoa: info@obrasespeciales.com

I.F.K.: A31083009 

Nafarroako merkataritzako erregistroan inskribatua 414 liburukia, 126 folioa,  3948 orria

Sarbidea eta segurtasuna

Oro har, erabiltzaileak web gune honetan askatasunez sar daitezke, bezeroen gunera izan ezik, non identifikatzeko informazioa pertsonala eta transferitu ezina den eta, ondorioz, kanpokoei ematea debekatua dagoen. Hortaz, erabiltzaileak informazioa era arduratsuan erabiltzeko eta isilpean mantentzeko konpromisoa hartzen du eta, ondorioz, kanpokoei helaraztegatik sortutako ondorioen erantzukizun osoa hartzen du.

Web orrian dagoen harremanetarako helbidearen erabilerari dagokion informazioa

Orrialdean agertzen diren harremanetarako helbideak erabiliz posta elektroniko bat bidaltzeak berekin dakar erabiltzaileak onar dezan Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresak haren helbide elektronikoa erabiltzea, zertarako eta egindako kontsultari posta elektroniko bat bidaliz erantzuteko, bai eta, dagokionean, posta elektronikoaren baliokidea den beste komunikazio elektronikoko bitarteko baten bidez erantzuteko ere.

Egile eskubideei eta jabetza industrialari buruzko klausula

Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresari dagokio web orrialde honi dagozkion egile eskubideen erabilera esklusiboa. Gainera, hedatzeko edo komunikazio publikoa egiteko, erreproduzitzeko eta gordetzeko, izan guztia edo zati bat, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresako arduradunen aldez aurreko baimena behar da. 

Web orrialde honek kanpokoek kudeatzen dituzten web orrialde batzuetarako estekak (linkak) ditu. Esteka horien xedea erabiltzaileei sarean dauden eta haien intereserako izan litezkeen beste informazio iturri batzuk ematea da. Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U.  enpresa ez da inola ere link horietan erreferentzia egiten zaion informazioaren erantzulea; hortaz, erabiltzailea edukiarekiko erantzukizun osoz eta haietan xedatzen den erabilera baldintzetan sartzen da. 

Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U. enpresak ez du bermatzen bere orrialdea beti erabili ahal izango denik, ez eta bertako edukiak beti osatuta eta zehatzak izango denik ere.

Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U.  enpresa ez da web gune honetan deskribatutako informazioaren erabilerak eragindako kalte zuzen edo zeharkakoen erantzulea.

Hortaz, Obras Especiales Edificación e Infraestructuras S.L.U.  enpresak web gune honetako produktu eta zerbitzuei buruzko zehaztapenak aldatzeko eskubidea gordetzen du.