Konpromezua

Gizarte erantzukizun korporatiboaren adierazpena 

Obras Especiales gure enpresa politika eta gure kudeatze sistemak gizarte erantzukizun irizpideei jarraiki bideratzeko konpromisoa hartzen dugu. Konpromiso horrek gizartearen aldetik arduratsuak diren zenbait balio betetzea du oinarri.

Gure jarduketek komunitatearekin dugun konpromiso ekonomikoa (bezeroak, hornitzaileak, langileak, finantza-entitateak eta administrazioa), inguruarekin dugun ingurumen konpromisoa, gizarte konpromisoa (seguritate eta osasun praktikak, gure produktuaren kalitatea, heziketa, langileak mailaz igotzea, enplegua sortzea) eta gizartearekin dugun konpromisoa islatzen dute.

2009. urtean Ecología y Desarrollo izeneko aholkularitza-enpresaren eskutik enpresaren gizarte erantzukizunaren diagnosi bat egin genuen. Emaitzari esker hainbat departamentuk esparru horretan burutzen dituzten jarduerak ordenatu eta argitaratu genituen, bai eta horiei lehentasuna eman ere. Berrantolaketa horren ondorio 2010 PROGRAMA PLUS jaio zen. 

Programa Plus ekimenaren xedeak gure empresak barruan sortzen den eta gizarte erantzukizunarekin zerikusia duen jarduera oro batzea eta estrategikotzat jotzen diren esparruetan hobetzeko jarduerak abiaraztea (langileentzako hobekuntzak, ingurumena hobetzeko jarduerak, gizarte hobekuntzak) dira.