Dónde estamos

Taldeko enpresak

Obras Especiales:

Obenasa
  • Sortze data: 1979
  • Esku-hartze esparrua: Nafarroa
  • www.obenasa.com

Obras Especiales enpresak Nafarroan duen jarduera Obenasa enpresarekin hasi zen. Batez ere Nafarroan jarduten du eta izaera pribatu zein publikoko obrak egiten ditu, obra zibilaren eta eraikuntzaren alorretan. 

Obenasa 1979an sortu zen eta ibilbide profesional luzea duenez, Nafarroako eraikuntzaren sektorean eraikuntza enpresa garrantzitsuenetako bat bihurtu da. 

Obenasak Nafarroako Foru Komunitatea hobetzen eta eraldatzen lagundu duten proiektu ugaritan parte hartu du; esaterako, Iruña-Logroño autobia, Sakanako autobia eta Iruñeako Ekialdeko Erronda; azpiegitura hidraulikoko eta ingurumen-azpiegiturako obrak egin ditu, Nafarroako Ubidea eta Tebaseko ur araztegia, adibidez; eta eraikin instituzionaleko obrak egin ditu, besteak beste, Justizia Jauregia eta Reyno de Navarra pabilioia.

      • Bulegoak Iruñean (Obenasa)

        Remiro de Goñi, 16 baxua 31010, Iruña  (Nafarroa)
        Tel.: 948 18 77 07
        GPS koordenatuak: Latitudea:  40° 25' 0.7494"/ Longitudea: -3° 42' 11.9082"

      • Bulegoak Iruñean (Obras Especiales)

        Remiro de Goñi, 38 bajo 31010, Pamplona. (Navarra)
        Tel.: 902 11 04 62 
         

, , ,
  • Sortze data: 2003
  • Esku-hartze esparrua: Gipuzkoa
  • www.obegisa.com

Gipuzkoan, Obegisa da Obras Especiales taldearen enpresa. Egoitza Donostian du, eta erkidego osoa hartzen du jarduketa-esparru gisa. Obegisa 2003. urtean eratu zen, eta, harrezkero, etengabeko eboluzioa izanik, erreferentzia-enpresa bilakatu da sektorearen barnean.  

Hamarkada bat baino gehiago darama Gipuzkoako azpiegitura obra handien eraikuntzan profesionaltasun osoz lanean. Horien artean, eraiki ditu abiadura handiko trenbide sarerako plataformaren Antzuola - Ezkio/Itzaso Ekialdea trenbide zatia, Bilbo-Donostia trenbideko Amaña-Ardanza zatiaren desdoblamendua eta estaltzea, estreinatu berri den Hernaniko hegoaldeko saihesbidea eta Iruneko N-I saihesbideko Iparralderako loturaren desdoblamendua.

Obegisak eraikuntza obra garrantzitsuak egin ditu, besteak beste, Miracruz 10. zk. eraikina eraberritzea, Belartza gizarte eraikina eraikitzea, Iruneko “El Pinar” eta “San Juan” aparkalekuak eraikitzea, Bergaran 116 etxebizitza eraikitzea, Lasarteko Atsobakar egoitza konpondu eta eraberritzea eta Iruneko ospitalearen bigarren solairua handitzea. 

Gipuzkoa hazi dadin laguntzeko lanean

  • Bulegoak Donostian

    Igaraburu eraikina. Pokopandegi Bidea, 11 2. solairua 203-208 bulegoa 20018 Donostia - San Sebastián. (Gipuzkoa)
    Tel.: 943 21 05 36  
    GPS koordenatuak: Latitudea: 43° 18' 14.6412" / Longitudea: -2° 1' 19.4484

, , ,
  • Sortze data: 2004
  • Esku-hartze esparrua: Aragoi
  • www.obearagon.com 

Obras Especiales Aragoin ere badago, Obearagon enpresarekin; 2004an sortu zen eta Zaragozan du egoitza. Bere jarduketa eremuak Aragoi osoa hartzen du (Huesca, Zaragoza eta Teruel). 

Izaera pribatu zein publikoko obrak egiten ditu, obra zibilaren eta eraikuntzaren alorretan.

Urte hauetan guztietan, Obearagonek erkidegoa hobetzen eta eraldatzen lagundu duten proiektu nabarmenetan parte hartu du. Bereziki garrantzitsuak dira Zaragozako Expo 2008rako egindako obrak (Ranillas etorbidea birmoldatzea, Delicias estazioaren ekialdeko eremua urbanizatzea eta Paseo del Agua). 

Eraikuntzaren alorrean ere Obearagonek obra aipagarriak egin ditu. Esate baterako, Coso 42 kaleko eraikina berritzea, Inspiraciones Acuáticas plaza tematikoa, Brotoko haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxea eta “La Camisera” futbol zelaiak. 

Bulegoak Zaragozan

Edificio Technocenter  (PLAZA)
Calle Bari 31,  Oficina 112, Zaragoza  (Zaragoza)
Tel.: 976 22 59 61
Coordenadas GPS: Latitud: 41° 39' 03.6"N / Longitud:0° 58' 46.5"W

, , ,
  • Sortze data: 1991
  • Esku-hartze esparrua: Bizkaia eta Araba
  • www.bikani.com

Obras Especiales taldea 2008tik dago Bizkaian, Contratas y Construcciones Bikani Obras Especiales taldean sartu zenez geroztik.  Bikani, halere, 1991n sortu zen, eta 20 urtetik gorako esperientzia zabala eta ospea zuen Bizkaian eta Araban. Eraikuntzaren sektorean duen ibilbide luzea eta negozio zifra oso lagungarriak izan ziren taldea iparraldean finkatzeko.

Bikanik eraikuntza proiektu garrantzitsuak egin ditu: etxebizitzak, eraikin korporatiboak, pabilioi industrialak, irakaskuntzarako eraikinak, eraikin instituzionalak, kirolerako eraikinak, etab. Azpimarratzekoak dira Getxoko Biskaytic teknologia zentroa, Bilboko Fénix eraikina berritzea, Sestaoko Portopin eta Amador de Palma aparkalekuak, Mendizorrotza zelaia berritzea eta Durangoko 100 etxebizitzak. 

Horrez gain, obra zibileko lanak egin ditu Bizkaiko eta Arabako hainbat herritan, esaterako, Portugaleteko erabilera anitzeko parkea, Galdakaoko Urtebieta auzoa urbanizatzea, BI-3117 Maruri – Jatabe errepidea hobetzea eta Zaldibarreko SR-1 urbanizatzea.

Bulegoak Bizkaia

La Avanzada-Artaza Etxea eraikina. Landabarri pasealekua nº 3., 3 solairua, G bulegoak 48940 Leioa (Bizkaia)
Tel.: 94 676 40 35
GPS koordenatuak: Latitudea: 43° 19' 49.965" / Longitudea: -2° 59' 45.33"

, , ,
Oberioja
  • Sortze data: 2009
  • Esku-hartze esparrua: Errioxa
  • www.oberioja.com

Obras Especiales taldea Errioxako probintzian dago, hain zuzen 2008an sortutako Oberioja enpresaren bidez. 

Orduz geroztik, proiektu garrantzitsuak egin ditu, gure erkidegoa hobetzen eta eraldatzen lagundu dutenak, hala nola Paz etorbidearen birmoldaketa eta urbanizazioa, Bretón de los Herreros eta Siervas de Jesús kaleak oinezkoentzat prestatzea edo Laurel, San Juan, Albornoz eta San Agustín kaleetan egindako hobekuntza-lanak.   

Gainera, Oberiojak eraiki ditu Herceko, Ábaloseko eta Galileako hondakin-uren araztegiak, bai eta Brieva de Cameros eta Ventrosa udalerriak saneatu eta garbitu ere. Zuzkiduraren esparruan, “El Cubo” haur eskola eta Larderoko igerileku estaliak eraiki ditu.

Bulegoak Errioxa

c/ Gran Vía Juan Carlos I, 65 - 2ºA - 26005 Logroño (La Rioja)
Tel.: 941 27 37 07
GPS koordenatuak: Latitudea: -33° 24' 15.411" / Longitudea: -70° 34' 27.9798"

, , ,
  • Sortze data:2008
  • Esku-hartze esparrua: Txile
  • Lan taldea: 610 pertsonek

Nazioarteko mailan, Obras Especiales taldea Txilen dago 2008tik, Obechile sortu baitzen orduan.  Santiagon du egoitza eta lurralde osoan aritzen da. Izaera pribatu zein publikoko obrak egiten ditu, obra zibilaren eta eraikuntzaren alorretan, eta, zentral hidroelektrikoak eraikitzen eta retailerako eraikinak egiten aditua da.

Obechilek  erregistroak eta inskripzioak ditu lurraldeko estamentu publiko eta pribatu nagusietan: Herri Lanen Ministerioaren Obra Handien Kontratisten Erregistroa (MOP), Etxebizitza eta Hirigintzaren Ministerioaren Kontratista Erregistro Nazionala (MINVU), Etxebizitza Sozialen Eraikuntza Enpresen Erregistro Nazionala, Achilles RePro, Txileko unibertsitatea, etab. 

Jarduten hasi zenetik lurraldearen eskualde desberdinetan hainbat eratako obrak arrakastaz amaitu ditu. Obechilek oso bezero garrantzitsuentzat lan egiten du, esate baterako, Rentas Falabella, Mall Quilín, Grupo Invercap eta Walmart Chile. 

Bulegoak Txile

Edificio Arrau, Avda. Presidente Riesco 5561, of.501-A. Las Condes. Santiago de Chile (Chile)
Tel.: +(56 - 2) 2750 15 00
GPS koordenatuak: Latitudea: -33° 24' 15.411" / Longitudea: -70° 34' 27.9798"

, , ,
  • Sortze data: 2009
  • Esku-hartze esparrua: Madril, Andaluzia eta Erdialdea

2009tik, Obras Especiales taldeak delegazio bat du Madrilen penintsulako erdigunean (Madril eta harekin muga egiten duten probintzietan) eta Andaluzian egiten dituen proiektu eta jarduketa guztiak antolatu eta koordinatzeko. 

Etapa horretan, lan garrantzitsuak egin izan ditu, hala nola 323 etxebizitza Rivas Vaciamadriden, 62 etxebizitza Ciudad Realen, 36 etxebizitza Leganésen, 50 etxebizitza Cuencan, 14 familiabakar Majadahondan, 90 etxebizitza Los Barriosen, eta abar.

Bulegoak Madril

Complejo Iberia Mart I y II 

c/ Orense, 34 - 28020 Madrid (Madrid) 

Tel.: 91 110 22 20

, , ,